Asier Cuevasek min hartu zuen 100 kilometroko Mundialean

Asier Cuevasek min hartu zuen 100 kilometroko Mundialean
2016/11/28 eta kitto!
Murtziako Los Alcazaresen atzo jokatu zen proban eibartarrak iskioa apurtu zuen baldosa bat zapaldu zuenean eta lasterketa bertan behera laga behar izan zuen 40 kilometro eginak zituenean. Modu horretan, iaz lortutako bigarren postua ezin izan zuen errepikatu oraingoan eta orain ikusi beharko da lesioaren garrantzia. Hideaki Yamauthi japoniarrak Irabazi zuen  lasterketa, 6 ordu, 18 minutu eta 22 segundoko denborarekin.
Bestalde, Donostiako Maratoiaren hitzorduan guztira 36 eibartar helmugaratu ziren: 23k Maratoia osatu zuten, bederatzik maratoi erdia eta lauk 10 kilometroko proba.  Guztira, 2.827 atleta izan zituen Maratoiak, 2.168 Maratoi erdiak eta 852 10 kilometrokoak. Irabazleak Hosea Kipromo keniarra eta Marisa Casanueva maratoian, Fredrik Uhrrom eta Cecilia Norrbom maratoi erdian eta Johan Wallden eta Danielle Hodgkinson 10 kilometrotan.