Atleta eibartarrak Mugertza krosaren 75. urteurrenean

0    Kirolak 
Ekhi
Atleta  eibartarrak  Mugertza  krosaren  75.  urteurrenean
15 Urt
12:49

Elgoibarko Mugertza Nazioarteko Krosak 75. urte bete ditu aurten eta goi-mailako atletek hartu zuten parte atzo Mintxetan egin zen lasterketan. Olinpiar Jokoetako bi txapeldun aritu ziren, Conseslus Kipruto (Kenya) eta Ruth Jebet (Bahrein), eta azken honek garaipena lortu zuen emakumezkoen mailan. Aitziber Urkiola eibartarrak 29. postuan amaitu zuen (34’ 46’’). Gizonezkoen mailan, bestetik, Selemon Baregak (Etiopia) eskuratu zuen txapela eta Pello Osorok 58. postuan amaitu zuen (41’ 01’’).

Jendetza ugari bildu zen Mintxetako zelaian, eta domeka goizeko euriak lokatzez estali zuen kros lasterketa. Mugertza Krosaren elite mailako lasterketa aurretik gaztetxoek txanda izan zen eta Eibarko hainbat atleta gazte ibili ziren korrika. 20 urtez azpikoen emakumezkoen mailan 41. postuan amaitu zuen Mireia Arietaleanizbeaskoak (24’ 56’’), 18 urtez azpiko gizonezkoen mailan Eneko Osoro 18. izan zen helmugan (23’ 07’’) eta 16 urtez azpikoen emakumezkoetan 37. iritsi zen helmugara Jone Acuña (9’ 18’’).

 

Argazkia: Ainhoa Lendinez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »