Bost eibartar izango dira gaur Astelenako boxeo eta sanda jaialdian

0    Kirolak 
Ana
Bost  eibartar  izango  dira  gaur  Astelenako  boxeo  eta  sanda  jaialdian
16 Eka
9:36

Ttatt gimnasioko Asier Cuesta, Sulei Samadi eta Sergio Osua eta Inda Team-eko Ander Prellero eta Mikel Cid. Aipatutako bostek osatuko dute Eibarko ordezkaritza gaur gauean Astelenan izango den boxeo eta sanda jaialdian. Guztira, boxeo bost borroka eta sandako beste lau ikusi ahal izango dituzte jarraitzaileek. Amateur mailako boxeoan hiru minutuko hiru asaltoetara jokatuko diren lau borroka egongo dira eta beste bat 4×2 modalitatean: welter pisuan, Prellero eibartarrak Burgosko Ivan Hidalgo izango du aurkari eta Euskoboxeko Jon Kamiruagak Burgosko Gabriel Latorre; luma pisuan, Asier Cuesta eibartarra Mikel Telleria gasteiztarra izango du aurrez-aurre eta Euskoboxeko Andoni Dominguezek Burgoseko Sergio Ramirez; eta, pisu astunetan, Mikel Cid eibartarra Euskoboxeko Gonzalo Martinezi irabazten ahaleginduko da. Sanda profesionalean, bestalde, gure herriko eta Ermuko ordezkariek Bilboko laukote batekin neurtuko dituzte indarrak: 64 kilotan, Ttatt-eko Sulei Samadi eta Jon Ruiz bilbotarra izango dira, nor baino nor; 67 kilotan, Ttatt-eko Sergio Osua eta Andres Rojas; 85 kilotan, Knockout Ermuko Gotzon Indamendi eta Cesar Guiles; eta emakumezkoen artekoan, 54 kilotan, Knocout-eko Adriana Ortega Isa Narvaez bilbotarra baino gehiago izaten saiatuko da.
Gaurko jaialdia gaueko 22:30ean hasiko da eta gradako sarrerak 12 eurotan saltzen dira eta frontoiko aulkiak hiru euro garestiago. Ticketak txarteldegian erosi ahal izango dira eta baita aurrez Ttatt gimnasioan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »