Iñigo Ruiz de Galarretak Bartzelonaren lehen taldearekin debuta egin du

Iñigo Ruiz de Galarretak Bartzelonaren lehen taldearekin debuta egin du
2018/05/16 eta kitto!
Iñigo Ruiz de Galarreta foballari eibartarrak FC Bartzelonaren lehen taldearekin debutatu du gaur Hegoafrikako Mamelodi Sundonws taldearen aurka jokatutako lagunartekoan. Ruiz de Galarretak Bartzelona B taldean jokatu ohi du Bigarren A Mailan, baina Ernesto Valverde entrenatzaileak lehen taldearekin jokatzeko deitu du gaurkoan. Jokalari eibartarra bigarren zatian irten da zelaira eta zelai erdian jokatu du Coutinho, Andre Gomes, Paulinho eta Paco Alcacer bezalako jokalariez inguratuta. 73. minutuan, ordea, Ruiz de Galarretak berdegunea utzi du eta bere tokian jokalari argentinar bat sartu da, Lionel Messi.