Ligako txapeldun kopa eta Eibarko jokalariak Corte Inglesean

Ligako txapeldun kopa eta Eibarko jokalariak Corte Inglesean
2018/01/12 08:19
eta kitto!
Corte Inglesak LaLiga Santander Kopako Tourra jasoko du gaur eta bihar 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Bertara hurbiltzen direnek garaikurrarekin argazkiak atera ahal izango dituzte eta jaurtiketen lehiaketa batean parte hartu dezakete bigarren solairuan kokatuko den gunean, kirolen atalean.

LaLigako txapeldun kopa ikusteko aukeraz gain, Eibar KEko Yoel Rodriguez eta Anaitz Arbilla jokalariak argazkiak sinatzen egongo dira gaur, barixakua, 17:00etatik 17:45era.