Odei Jainaga Jaurtiketa Luzeen Espainiako Neguko Txapeldun

0    Kirolak 
Ekhi
Odei Jainaga Jaurtiketa Luzeen Espainiako Neguko Txapeldun
05 Mar
10:27

Orain dela pare bat aste Espainiako errekorra (80,64 metro) gainditu eta gero, Odei Jainagak Jaurtiketa Luzeen Espainiako Neguko Txapelketa lortu zuen atzo Montijon (Badajoz). Xabalina jaurtitzaile eibartarrak 69,51 metrotara bidali zuen bere jaurtiketa, bere errekorretik urrun, baina nahikoa izan zen Manu Quijera (67,10 metro) eta Alex Sánchez (64,67 metro) gainditzeko. Jainagak, beraz, garaipenaren bidean jarraitzen du pausoz pauso urteko helburuak betetzen.

 

 

Argazkia: José Antonio Miguelez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »