Odei Jainagak jabalina jaurtiketa absolutuaren Espainiako txapela jantzi zuen zapatuan

0    Kirolak 
Joseluis
Odei  Jainagak  jabalina  jaurtiketa  absolutuaren  Espainiako  txapela  jantzi  zuen  zapatuan
24 Uzt
11:26

73,50 metrora heldu zen jaurtiketarekin, 19 urteko Eibarko atletak Gipuzkoarentzat mende honetako  lehenengo urrezko domina eskuratu zuen. Eibarko Klub Deportiboko Jainagak 77,66 metroko marka lortu du aurten, Espainiako betiko hirugarren markarik onena eta, oraingoan halakotik urruti geratu bada ere, lehia bizia izan zuen Nico Quijera jaurtitzaile nafarrarekin; hainbesterainokoa izan zen euren arteko borroka, bosgarren jaurtiketan eta 9 zentimetrorengatik irabazi zuela azkenean eibartarrak. Modu horretan Odeik orain dela urte batzuk modalitate berean Kristina Larrea bere amak lortutakoa erdietsi du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »