Osoro anaiak Espainiako Neguko Triatloi txapelketan nagusi

Osoro anaiak Espainiako Neguko Triatloi txapelketan nagusi
2018/02/04 eta kitto!
Pello eta Txomin Osorok Espainiako Neguko Triatloi txapelketa eskuratu dute gaur Ansón (Huesca) elite mailan eta 23 urtez azpikoen mailan, hurrenez hurren. Azken asteetako maila onari eutsi diote anai biek eta asteburu ahastezina sinatu dute. Anai nagusiak Joan Freixá eta Jesús Alberto García Colás gainditu ditu helmugan, bizikletan egindako igoeran Freixaren erritmoari eutsi eta elurretan segundu batzuk atera ostean.