Klub Deportiboko atletek bikain hasi dute kros federatuen denboraldia

Klub Deportiboko atletek bikain hasi dute kros federatuen denboraldia
2016/11/21 06:44
eta kitto!
Domekako Irungo Krosarekin hasitako denboraldiak itxura ona hartu du Eibarko atletentzat eta, juniorretan Julen Teranek irabazitako probarekin batera, Txomin Osoro bigarrena izan zen promesetan eta Aitziber Urkiola hirugarrena seniorretan. Eskola adineko beste 19 atleta ere izan ziren Irungo Kros horretako hainbat probatan parte hartzen.
Bestalde, eta asteburuko emaitzei errepasoa eginez, foballean, 1. Mailako Eibarrek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Celtaren aurrean, emakumezkoen 2. mailakoak 0-2 irabazi zuen kanpoan eta CD Vitoria Eibar FT-ren filiala 3. Mailako lidergora egin du jauzi Balmasedan irabazi eta gero; eskubaloian, Somos-ek eta Haritzak galdu bazuten ere, Avia Eibar Eskubaloiak garaipena lortu zuen kanpoan emakumezkoen Euskadiko Txapelketaren barruan; saskibaloian, indartsu jarraitzen du Katu Kalek eta erraz irabazi zion Cafes Aitonari; waterpoloan, denboraldia dihardu egiten Eusdkal Herriko 1. Mailako taldeak eta aurten ez du iazko arazorik izango mailari eusteko; eta areto-foballean, Concepto Egile 5-2 gailendu zitzaion Tafallako aurkariari. Asteburuko emaitza guztiak dituzue ikusgai ASTEBURUKO KIROL EMAITZETAN.