Klub Deportiboko bi atleta Euskadiko txapeldun martxa modalitatean

Klub Deportiboko bi atleta Euskadiko txapeldun martxa modalitatean
2018/01/29 eta kitto!
Aurreko zapatuan Portugaleten jokatutako Euskadiko martxa txapelketan, Eibarko Klub Deportiboko bi ordezkarik euren probak irabazi eta Euskadiko txapela jantzi zuten. Jubenil mailako Eneko Osoro eta junior mailako Markel Gutierrez izan ziren aipatutako atleta horiek eta biak ere martxa modalitateko 10 kilometroko proban nagusitu ziren. Markelen kasuan, gainera, distantzia horretan lortutako 49’53’’ko markarekin Valentziako Bujassot-en jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela eskuratu du.