Koko-marru eta koko-dantzariek euria izan zuten lagun zapatuan, goizean goizetik

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Koko-marru eta koko-dantzariek euria izan zuten lagun zapatuan, goizean goizetik
2018, Ots 05

Kezka dantza taldearen eskutik Aratosteetarako antolatzen den koko-marru eta koko-dantzarien kalejira euripean egin behar izan zuten zapatuan, San Blas egunean. Goizean goizetik hasi zuten eguna, Merkatu Plazan lehen agerraldia eginez. Handik Mandiola eta Aginagako baserrietara abiatu ziren, batetik bestera koko-eskean ibiltzeko eta arratsaldean, berriz, herriko kaleetan erakutsi zituzten dantzak. Blai-blai egon arren, umore onean ibili ziren egun guztian, inguruan zegoen jendea Aratosteetarako animatu nahian. ILUNTZEKO KALEJIRAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAUDE.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »