Korrika Txikiak herriko kaleak ederto girotu ditu

Korrika Txikiak herriko kaleak ederto girotu ditu
2017/04/06 eta kitto!
Giro paregabean ospatu da gaur arratsaldean Korrika Txikia,  Eibarko ikastetxeetako ikasleen partehartzearekin. La Salle Isasi parean ekin diote antxitxiketaldiari, 15:15ean. Haurrak Isasitik behera jaitsi dira, Untzagaraino, eta han La Salleko ikasle batek lekukoa eman dio Amaña ikastetxeko beste bati. San Andres eliza parean Arrateko Andra Marikoei tokatu zaie lekukoari heltzea eta San Andres eskola parean hango ikasle bati pasatu diote. Lasterketak Urkizurako bidea hartu du ondoren eta, Arragueta kalerako errebueltan Urkizu eskolako ikasle batek hartu du lekukoa. Ibarkurutzen, berriz, Aldatzek hartu du eta, amaitzeko,  Aldapatxo parean J.A. Mogel ikastolakoek jaso dute lekukoa. Lasterketa amaitu eta jarraian Untzagan elkartu dira ikasle guztiak, eskuz esku joan den lekuko barruko mezua irakurri eta 20. Korrikaren abestia elkarrekin kantatzeko eta Arno DJ-aren musikarekin agurtu dute jaia, BIDEO HONETAN ikus dezakezuen moduan.

https://youtu.be/XAMDtTUaxFU