Kotxea ez hartzeko eta Eibartik irten behar izanez gero Azitaindik irtetzea gomendatzen du Udaltzaingoak

Kotxea ez hartzeko eta Eibartik irten behar izanez gero Azitaindik irtetzea gomendatzen du Udaltzaingoak
28 Ots
9:33

Gaur gauean elurra egin du Euskal Herri osoan, eta elurteak arazo handiak sortu ditu errepideetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizean errepidera ez irteteko deia egin du, erabat beharrezkoa ez baldin bada. Gauza bera gomendatu dute Eibarko Udaltzaingotik: “Eibarko bariantea kolapsatuta dago, autobusak ezin dira ibili, Ermua ezin da gurutzatu eta Eibartik irten behar izanez gero Azitaindik egitea gomendatzen dugu”.

Garraio publikoari ere eragin dio elurteak. Eibar eta inguruko herrietan trena eta tranbia martxan egon da goizeko lehenengo orduetan, baina ezin izan dute normaltasun osoz ibili, artzerapen handiarekin iritsi dira trenak geltokietara eta jende mordoa pilatu da tren-geltokietan. Goizeko 9ak aldera Elgoibartik Eibarko norabidean atera den trena bide erdian gelditu da, eta berriro ere Elgoibarrera bueltatu da.

 elurra5 elurra3 elurra2 elurra1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »