Amona Joxepa etorriko zaigu Zapatuko Ipuina kontatzera

Amona Joxepa etorriko zaigu Zapatuko Ipuina kontatzera
2017/04/28 eta kitto!
Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera “Amona Joxepa” izenburuko kontakizuna eskainiko du Patata Tropikala taldeak umeen liburutegian, Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan). Kontatuko duten istorioan Amona Joxepa etorriko da herriko jaiak alaitzera. Hala ere, arazo bat izango du, ez duelako behar duen zerbait aurkitzen. Baina halako batean liburu magikoa agertuko da eta, egun berezia denez, Amona Joxepak istorioa modu berezi batean kontatuko du, txotxongiloak erabilita. Istorio koloretxu eta dibertigarria izango da eta haurrek parte hartu beharko dute. Saioa 3 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago eta sarrera doan izango da.