Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik

Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik
2017/07/04 17:01
eta kitto!
Arrateko jaietan txosnak jartzeko asmoa daukatenek zabalik daukate beharreko tramiteak egiteko epea. Eskaera PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan egin daiteke, hurrego dokumentazioa aurkeztuz:

- Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaera behar bezala beteta
- Eskatzailearen NAN, IFZren… edo balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANren edo balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Elikagaien manipulatzaile karnetaren fotokopia.
- Jarriko den txosnaren segurtasun-ziurtagiria.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era.