Ostiralean zabaldu zuten Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa Portalean eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik

0    Kultura 
Ana
Ostiralean zabaldu zuten Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa Portalean eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik
2018, Api 09

Ostiral arratsaldean, 19:00etan zabaldu zuten Portalean Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa. Urteroko martxan, talde erakusketa izango da eta elkarteko hainbat bazkidek, 50 inguruk hartuko dute parte, euren artelanekin. Normalean margolanak nagusi izan arren, beste arte disziplina batzuetako lanak ere erakutsiko dituzte: egurra, marrazkia, eskultura, zeramika, grabatua, argazkilaritza… Apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »