Bertso saio musikatua antolatu du gaur gauerako Hankamotxak Bertso eskolak Txatxal Zelaiko auditorioan

Bertso saio musikatua antolatu du gaur gauerako  Hankamotxak Bertso eskolak Txatxal Zelaiko auditorioan
2017/09/29 eta kitto!
Hankamotxak Bertso Eskolak antolatuta bertso saio musikatua egingo da gaur gauean, 22:30ean Txaltxa Zelaiko auditorioan (euria egingo balu, Portaleko areto nagusian egingo litzateke saioa). Beñat Gaztelumendi, Haritz Casabala, Ane Labaka eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolariek jardungo dute, Ixak Arruti (gitarra) eta Eneko Sierra (saxofoia) musikariekin batera eta gai-jartzailea Jokin Bergara izango da.