Bihar "Short Term 12" filmaren hiru emanaldi euskaraz azpititulatuta Portalean

Bihar "Short Term 12" filmaren hiru emanaldi euskaraz azpititulatuta Portalean
2016/05/31 eta kitto!
Eguaztenean (ekainak 1) "Short Term 12" (2013) filma euskerazko azpititukuekin ikusteko aukera izango da, Udal eta AEK euskaltegiek eta udalak antolatuta. Hiru emanaldi izango dira, 09:30ean, 14:30ean eta 18:30ean Portaleko Areto Nagusian eta sarrera doan izango da. Destin Cretton-ek zuzendutako filmak arazoak dauzkaten nerabeen harrerarako zentruan begiralea den Grace gaztearen inguruko gorabeherak kontatzen ditu eta, estreinatu eta berahala, oso kritika onak eta sari ugari jaso zituen.