Dantzaz Konpainiak “Harri, Orri, Har” ekimena aurkeztuko du gaur Coliseoan

Dantzaz Konpainiak “Harri, Orri, Har” ekimena aurkeztuko du gaur Coliseoan
2017/05/19 eta kitto!
Debabarreneko eskolarteko 33. antzerki erakusketaren egitarauaren barruan gaur 20:30ean “Harri, Orri, Har” taularatuko dute Coliseoan. Sorkuntza koreografikoa zabaltzea bilatzen duen Dantzaz Konpainiaren ekimen berria da eta, aste honetan Amaña herri ikastetxean eta ikastolan umeekin batera lanean ibili eta gero, gaur izango dugu emaitza ikusteko aukera, haurrek gauzatutako piezak bateratzen dituen ikuskizunean. Obra ikustera doazenek denetarik aurkituko dutela aurreratu dute: jan daitekeen atrezzoa, mariatxiaren musika, zirkuetako osagaiak…