Dibujo eta Zeramika Udal Eskolen matrikulazio epeak zabalik irauten du

0    Kultura 
Ana
Dibujo  eta  Zeramika  Udal  Eskolen  matrikulazio  epeak  zabalik  irauten  du
01 Ira
2:06

Matrikulak irailaren 7ra arte PEGORAn egin daitezke eta talde eta ordutegi guztietan oraindik lekua dago.

Dibujo Eskola marrazketaren arloan hasi nahi duenarentzat, eta bestalde, oinarri bat edukita marrazketa eta kolorearen oinarri teoriko-praktikoak sakondu eta garatu nahi dituenarentzat pentsatuta dago. 8-12 urte bitarteko umeei eta nagusiei zuzendutako 9 hilabeteko ikastaroa da. Irailetik ekainera bitartean burutzen da, arratsaldez, eta ikasturtean zehar eskolaz kanpoko jarduerak ere egiten dituzte:  “Aire zabaleko pintura lehiaketan” parte hartzeko ikasleak prestatu (kanpoan lan eginez, argi naturalarekin eta egokia den teknika erabiliz); museoetara irteera kulturala; bisita gidatuak, kurtso amaierako erakusketa muntaian parte hartzea… Informazio gehiago nahi izanez gero:  943708439 / margoeskola@eibar.eus

Bestalde, Zeramika Eskolan 1983. urtetik aurrera jarduera hori osatzen duten zenbait espezialitate irakasten dira, ume eta helduentzat programazioa egokituz: modelatua, eskultura, zeramika-dekorazioa, tornua, artearen historiaren eta kimikaren oinarrizko kontzeptuak… Gainera, ezagutza artistikoen zabalkuntza suspertzen dute museo, feria eta tailerretara bisitak eginez.
Informazio gehiago nahi baduzue: 943 708435 / 943 708439  zeramika@eibar.eus

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »