Eibarko Dantza Garaikide Taldearen koreografien txanda Coliseoan

Eibarko Dantza Garaikide Taldearen koreografien txanda Coliseoan
2016/06/07 eta kitto!
Gaurtik hasita (ekainak 7) eta datorren barixakura arte (ekainak 10) egunero izango ditugu Coliseo Antzokian Nerea Lodosak zuzentzen duen Eibarko Dantza Garaikide Taldearen emanaldiak. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta Danta Garaikide taldeko kideek urte guztian zehar ikasitakoarekin gozatzeko aukera paregabea izango dute ikustera joaten diren guztiek. Dantza taldeko guztiek hartuko dute parte eta talde bakoitzak 2 dantza egingo ditu gutxienez.