Bihar, asteartea, ez da mailegu zerbitzurik eskainiko Eibarko Udal Liburutegian

Bihar, asteartea, ez da mailegu zerbitzurik eskainiko Eibarko Udal Liburutegian
2017/11/20 eta kitto!
Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegitik jakinarazi dutenez, bihar, azaroak 21, ez da mailegurik egingo. eLiburutegia ere zebitzutik kanpo egongo da. Absysneteko 2.1 bertsiora aldaketa dela eta liburutegietan ezin izango da programarekin lan egin.

Hala eta guztiz, Liburutegia zabalik egongo da mailegua izan ezik beste zerbitzu guztiak erabili ahal izateko.