Gaur arratsaldean zabalduko dute “Erraketistak: gure aintzindariak gogoan” erakusketa Portalean

Gaur arratsaldean zabalduko dute “Erraketistak: gure aintzindariak gogoan” erakusketa Portalean
2016/03/11 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean inauguratuko dute “Erraketistak: gure aintzindariak gogoan” erakusketa Portalean. Inaugurazioarekin batera “Emakumeak plazan” doku-erreportaiaren eta “Pilota Girls” laburmetraiaren proiekzioa ere egingo da, Patricia Espinar-en eskutik.
Erakusketa honen bitartez, erraketistei omenaldia egin nahi zaie, XX. mendeko hogei urteen hasieran, Euskadin kirol femeninoaren aitzindariak izateagatik. Haietako asko eibartarrak ziren. Emakume adoretsu, independente eta ahaldundutakoak izan ziren. Genero-estereotipoak apurtu zituzten eta erreferente bihurtu ziren emakume kirolarientzat. Erakusketan egongo den material fotografiko eta ikus-entzunezkoari esker nortzuk izan ziren jakiteko aukera egongo da.