Genero bortizkeriaren kontrako ipuinak bihar liburutegian

Genero bortizkeriaren kontrako ipuinak bihar liburutegian
2017/11/24 eta kitto!
Maite Frankok genero bortizkeriaren kontrako ipuinak kontatuko ditu bihar, zapatua. arratsaldeko 18:00etan umeen liburutegian, Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan eskainiko duen “Bizarrurdinak” izenburuko saioan: “Ipuinak jakinduriaz betetako zakuak dira. Bizar Urdin horren adibide argia da, izan ere aspaldiko ipuin honek urtetan azaldu die neskatoei genero bortizkeria zertan datzan. Istorio honi esker ikasi ohi dute ongi maite dituztenak eta gaizki maite dituztenak bereizten, erasoaldi batetik nola ihes egin eta baita sufritutakoarengatik nolabaiteko saria ere jaso dezaketela. Sarrera dohainik izango da.