Go!azen telesaileko protagonistak Basakabitik Eibarrera etorri ziren

0    Kultura 
Ana
Go!azen telesaileko protagonistak Basakabitik Eibarrera etorri ziren
15 Urt
1:01

Zapatu arratsaldea primeran pasatu zuten  Go!azen-en “Denok antzerkira” ikuskizun musikala ikustera Coliseo antzokira joan ziren haur, gazte eta ez hain gaztetxoek. Go!azen-eko abeslari, dantzari eta antzezleek telebistan ikusi ahal izan diren istorio eta gora beherak laburtuta eta moldatuta eskaini zituzten. Horien artean, Nerea Gorriti eibartar aktoreak hartu zuen parte. Argazki-bilduma hemen daukazue.

Go!azen ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen EiTBko film musikal bat bezala, Go!azen izenburupean. Aurreko denboraldien arrakastari esker, EiTBk telesailarekin jarraitzea erabaki zuen. Go!azen 4.0-ko atalak 2017ko ekainaren 20an hasi ziren grabatzen, eta abuztuaren 25ean amaitu ziren. 13 ataleko denboraldia 2017ko azaroaren 3an hasi ziren emititzen ETB 1en.

Bago!az

Go!azen 4.0n aurreko denboraldiko pertsonai gehienek jarraitu zuten, eta berri batzuk ere sartu ziren. Horietako bat, Naia Badiola (Iholdi Beristain) izan zen. Iholdik Bago!az saioari esker lortu zuen denboraldi honetako pertsonaiatako bat izatea. Bago!az 2017ko otsailetik maiatzara arte emititu zen ETB 1eko saioa izan zen. Zuriñe Hidalgo abeslariak aurkeztu zuen talent-showa eta irabazleak Go!azen 4.0 telesailean protagonista izatea zuen sari.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »