Gospel Bilbao taldeak poztasun eta itxaropen doinuak ekarri ditu Eibarrera San Pedro egunean ()

Gospel Bilbao taldeak poztasun eta itxaropen doinuak ekarri ditu Eibarrera San Pedro egunean ()
2017/06/29 eta kitto!
Gospel doinuak entzun ditugu gaur eguerdian Karmen elizan izandako kontzertuan. Saioa eguerdiko mezaren ostean hasi da eta arrakasta handia lortu du; izan ere, elizan bildutako jendearen partehartzea ikusgarria izan da. Koruan joan den urtera arte taldearen zuzendaria izan den Elena Martin musikari eibartarrak ere jardun du kantuan.

Gospel Bilbao taldea 2012. urtean sortu zen jendeari gospel generoaren baloreak eta "espiritua" ezagutzera emateko.  Hasieratik Elena Martin Eibarko Musika Eskolako irakaslea izan zen taldearen zuzendaria, 2016an lekukoa Alain Gallegok hartu zuen arte.


https://youtu.be/CT2pqgejxI8

Gospel Bilbao Karmen elizan (27)Gospel Bilbao Karmen elizan (6)