Ikastetxeetan landutako koreografiak taularatuko dituzte bihar Dantzaz konpainiaren “Growing Young” ikuskizunean

0    Kultura 
Ana
Ikastetxeetan landutako koreografiak taularatuko dituzte bihar Dantzaz konpainiaren “Growing Young” ikuskizunean
2018, Mai 09

Bihar, maiatzak 10, “Growing Young” lana eskainiko du Coliseoan  Dantzaz konpainiak, Debaberreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldien barruan. Ekitaldia 20:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Berezia izango dela iragarrita dago. Izan ere,  aste honetan bi ikastetxerekin (San Andres eta Arrateko Andra Mari ikastetxeekin) lanean dihardute talde honetako lau dantzarik eta  ikasleek beraiek sortutako koreografiak  taularutako dituzte biharko saioan. Ikasleek sortutako piezez gain (ikasleak ere igoko dira taula gainera),  euren zenbat pieza ere dantzatuko dituzte Dantzaz taldekoek, Daniele Ninarelloren ‘Lead’ eta Itzik Galiliren ‘Prelude to a wasted tear’ lanak, hain zuzen ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »