‘Itsaspeko bihotzak’ areto literarioa zabalduko dute gaur Portalean

0    Kultura 
Ekhi
‘Itsaspeko bihotzak’ areto literarioa zabalduko dute gaur Portalean
07 Mar
9:56

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak sortutako ‘Itsaspeko bihotzak’ areto literarioa jasoko du gaurtik hilaren 15era arte Portaleko Erakusketa Aretoak. Juan San Martin liburutegiak Berdintasun sailaren laguntzarekin antolatutako ekimena da eta bertan genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez.

Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako. Ibilbideak haur literatura bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere (ilustrazioa, joskintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…), barne hartzen ditu. Haur eta gazteentzat argitaraturikoen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituzten lanak hautatu dituzte saiorako. Liburu zehatz bat aitzakia izanik hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean. Batez ere L.H.-ko 4. mailako haurrek bisita gidatuak egin ditzaten pentsatuta dago. Beraz, ikastetxeekin lotutako bisitak burutuko dira bi aste horien zehar. Zazpi ikastetxeko hamar talde pasatuko dira erakusketa honetatik. Familientzako saioa martxoak 12an izango da, 17:30etik 18:30era. Izen-ematea, Liburutegian egin daiteke. Dena dela, erakusketa irekia egongo da Erakusketa Aretoaren ordutegian, helduek eta familiek ere bertako liburuak eta arte-lanak ikus ditzaten eta horien inguruan hausnar dezaten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »