Jose Inazio Basterretxearen “Begoñaren itzalpean” liburuarekin hasiko da aurtengo “Harixa Emoten”

0    Euskara, Kultura 
Ana
Jose Inazio Basterretxearen “Begoñaren itzalpean” liburuarekin hasiko da aurtengo “Harixa Emoten”
2018, Urt 08

Bihar, urtarrilak 9 (martitzena), “Harixa emoten” euskarazko irakurle taldearen urteko lehen saioa hartuko du  Portaleko ikastaro gelak 19:00etan. Taldean parte hartzen ez duena gonbidatuta dago ere. Biharkoan, Jose Inazio Basterretxea “Begoñaren itzalpean” bere nobelari buruz arituko da.

Sinopsia:
36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegia zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez.

Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta.

Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondu du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Hemen uzten dugu Antxon Narbaizak egindako iruzkina.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »