Jose Kareaga artistaren erakusketa monografikoaren BIDEOA ikus daiteke Eibarko Udalaren webgunean

0    Kultura 
Ana
Jose Kareaga artistaren erakusketa monografikoaren BIDEOA ikus daiteke Eibarko Udalaren webgunean
2018, Urt 26

Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra arte Portalea Kultur Etxean izandako erakusketa monografikoan Jose Kareagak egindako lanaren zati bat izan da ikusgai, batik bat, haren margolanak eta grabatuak. Olioan pintatutako margolanek hartu dute Portaleko erakusketa-aretoaren zatirik handiena, baina akuarelek, marrazkiek eta arkatzez egindako lanek ere euren tokia izan dute. Katalogoak, prentsa-dosierrak, argazkiak eta laneko erreminta asko ere bertan izan dira ikusgai. Hemen daukazue Eibarko Udalaren webgunean eta youtube kanalean ikus daitekeen bideoa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »