Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du gaur udaletxeko patioan

Kike  Amonarrizek  “Euskara  bidegurutzean,  baita  Eibarren  ere”  hitzaldia  emango  du  gaur  udaletxeko  patioan
13 Abe
1:28

Gaur (abenduak 19, martitzena) Kike Amonarriz-ek hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, udaletxeko patioan. “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” goiburua izango duen solasaldia Eibarren Akebai plataformak antolatu du eta euskaltzale guztientzat zabalik egongo da. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira.

Eibarren Akebai-tik adierazi dutenez, “hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea, “11 egun euskaraz” Euskal Herri mailako egitasmorako eibartarrak martxan ipintzea…

Hemen daukazue Kike Amonarrizek jendea animatzeko grabatu duen bideoa:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »