Lander Garro idazleak "Gerra txikia" liburuari buruz jardungo du gaur Harixa Emoten literatur tertulian

Lander Garro idazleak "Gerra txikia" liburuari buruz jardungo du gaur Harixa Emoten literatur tertulian
2016/04/05 09:05
eta kitto!
Gaur arratsaldean (apirilak 5), Portalean 19:00etan hasiko den Harixa Emoten literatur tertulian, Lander Garro (Orereta, 1975) idazleak hartuko du parte, "Gerra txikia" (Susa, 2014) bere liburuari buruzko solasaldian. 1983ko urriko goiz batean trena hartu eta Hendaiara, errefuxiatua den aitarekin bat egitera doazen hiru seme-alaben eta inguratzen dituenaren istorioa kontatzen duen nobelan abenturak eta garai krudelen oroitzapenak, biek bat egiten dute eta horretaz idazlearekin mintzatzeko aukera izango dute irakurleek.

Harixa Emoten proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.