“Marikixkur eta hiru hartzak” antzezkana eskainiko du gaur GluGlu antzerki taldeak Coliseoan

0    Kultura 
Ana
“Marikixkur  eta  hiru  hartzak”  antzezkana  eskainiko  du  gaur  GluGlu  antzerki  taldeak  Coliseoan
26 Abe
9:46

Gaur arratsaldean, 17:00etan hasiko da “Marikixkur eta hiru hartzak”, GluGlu konpainiaren antzezlana Coliseoan. Aktoreek XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko dute,  betiko moduan, musika eta dantzarekin jantzita. Galder Perezen  zuzendaritzapean, taula gainean jardungo duten antzezleetako bi,  Andrea Covadonga eta Ylenia Baglietto, eibartarrak izateaz gain ahizpak ere badira. Andrea Covadonga, 23 urteko eibartarrak aurreratu digunez, antzezlana familia  osoarentzat “oso oso gomendagarria” da. Sarrerak 5 euro balio du.

Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da.

Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa…XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GluGluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.

Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoitzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute.

Andreari egindako elkarrizketa hemen daukazue.

« »