"Oinarrizko argazkigintza digitala" ikastaroa antolatu du Eibarko Udalak

"Oinarrizko argazkigintza digitala" ikastaroa antolatu du Eibarko Udalak
2016/09/22 08:05
eta kitto!
Urria eta azaroa bitartean izango den ikastaro honetan argazkigintza digitala modu erosoan eta ludikoan ezagutuko da eta oinarrizko kontzeptu eta teknikak ikasiko dira, hobeto ulertzeko eta gozatzeko baliabide informatikoak erabiliz. 16 urtetik gorakoentzat da eta irakaslea Jose Valderrey argazkilaria izango da. Saioak Portaleko Argazkigintza gelan izango dira, gazteleraz, 19:00etatik 21:30era hurrengo egunetan: urriak 17, 19, 24, 26 eta azaroak 2, 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28.


Ikastaroan parte hartzera animatzen direnek argazki kamera digitala eraman beharko dute.  Eibarren erroldatuta daudenek 47€ ordaindu beharko dute,  eta 79€ Eibarren erroldatuta ez daudenek. Izen-emateak Pegoran egin daitezke urriaren 3a baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:





  • Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).




  • Ikaslearen NANaren fotokopia.




  • Ikasle adingabeen kasuan:




- Aita, ama edo tutorearen NANaren edo balio bereko dokumenturen baten kopia.


- Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.


Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.