Asteburuko beroa freskatzeko ekitaldi ugari izan ditugu Eibarren

Asteburuko beroa freskatzeko ekitaldi ugari izan ditugu Eibarren
2017/06/19 eta kitto!
San Juan jaien inguruan  asteburuan izan diren ekitaldiek eguraldi beroa freskatzen lagundu dute. Era askotako ekitaldiak izan ditugu: Dantza (Kezka Dantza taldeak antolatzen duen dantzari eguna, Bboying+New Style txapelketa); musika (Goruntz abesbatzaren emanaldia,  Untzagako jubilatuen abesbatzaren emanaldia Coliseoan, musika eskolako ikasleen kalejira eta kontzertua, Gatiburen kontzertua...), kirola (euskal jaialdia, boxeoa, tiro txapelketa, txirrindularitza, arku-tiroa), "Komando Parranda, "Garagardo jaian egindako paella solidarioa"... Asteburuko argazkiekin prestatu dugun San Juanetako lehen argazki-bilduma mediatekan daukazue. On egin!