Santa Kurutz jaietako bertso-afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Santa Kurutz jaietako bertso-afarirako txartelak salgai jarri dituzte
2018/04/19 eta kitto!
Apirilaren 28an (zapatua) egingo da Santa Kurutz jaietarako urtero antolatzen duten bertso afaria, 21:00etan Ixua jatetxean, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariekin. Afaltzen hasi aurretik, 19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Untzagatik eta Ixuara joateko autobusa, berriz, 20:30ean irtengo da Ego Gainetik. Txartelak 25 euro balio du (afaria eta autobusa barne) eta erosteko Mugika harategira joan edo 699953003 telefono zenbakira deitu behar da.