Silvia Zuluagak “¡A dieta! En la vida real” liburua aurkeztuko du gaur Portalean

Silvia Zuluagak  “¡A dieta! En la vida real” liburua aurkeztuko du gaur Portalean
2018/05/28 eta kitto!
Silvia Zuluaga eibartarrak “¡A dieta! En la vida real” liburua aurkeztuko du gaur, 19:00etan Portalean. Sendagile honek orain dela 3 urte blog bat sortu zuen eta bertan elikadura eta pisuari buruzko artikuluak idazten ditu. Eta blogeko artikuluetatik datorren astean aurkeztuko duen nobelara saltoa eman du. Liburuan argaltzeko dieten gaia tratatzen du, baina modu arinean, dibertigarrian, entretenigarrian eta desmitifikatzailean.