Sostoa abesbatzak urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur San Andres parrokian

Sostoa abesbatzak urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur San Andres parrokian
2017/12/22 eta kitto!
Gaur 20:00etan abiatuko den kontzertuak Isabel Laspiur (pianoa), Andrea Berbois (biolina), Eibarko Koru Gaztea eta Belen Sagarzazu (organoa) izango ditu laguntzaile ezinbestekoak.

Urtero egiten den ekitaldi hain  berezia izanik eta jendeak euren lana zelan eskertzen duten ikusita, Sostoakoek ere euren esker ona azaldu nahi die eibartarrei: 30 urtetik gorako ibilbidean, batez ere Jesus Mari Sagarna zuzendariaren eta Mari Carmen Etxebarria bigarren zuzendariaren ekarpena eskertu nahi dute eta “kapitulu berri bat hasten dugun honetan” ahots berriak deitu nahi dituzte taldera: “Abesteak fisikoki, mentalki zein emozionalki onurak besterik ez dakarrelako”. Horretarako harremanetarako hainbat plataforma sortu dituzte: Whatshapp Tfnoak: 680629569 / 615407948 Em@ila: coralsostoaabesbatza@gmail.com Blogger:
https:// coral-sostoa-abesbatza.blogspot.com.es/ Facebook: https://www.facebook.com/Coral- Sostoa-Abesbatza- 181101761928041 /
Twitter: https://twitter.com/SostoaA