Supertramp taldearen abesti arrakastatsuak eskainiko ditu gaur Coliseoan The logical group-ek

Supertramp taldearen abesti arrakastatsuak eskainiko ditu gaur Coliseoan The logical group-ek
2017/12/28 eta kitto!
Gaur, abenduak 28, Supertramp taldearen tributorik fidelena iritsiko da Coliseo antzokira, 22:00etan, The logical group taldearen eskutik. 2002an Bartzelonan bost musikariren eskutik sortu zen banda hau Supertramp-en lana Europako eszenatokietatik hedatzeko. Talde britaniar mitikoaren urrezko garaiak omentzen dituzte. Diskorik enblematikoen abestirik ezagunenak dakartzate taula gainera, jatorrizko soinuari fideltasun harrigarria gordetzen diote eta  bideoek laguntzen diete zuzenekoan. The
Breakfast in America album txalotuaren interpretazio bete-betea eskainiko dute, The Logical song edo
Goodbye stranger abesti arrakastatsuak. besteak beste. Begiak itxiz gero, momentu batez Rick Davies eta Roger Hodgson entzuten ditugula irudituko zaigu.