“Tipi-tapa, Korrika” lanaren estreinaldia asteburu honetan Eibarren

“Tipi-tapa,  Korrika”  lanaren  estreinaldia  asteburu  honetan  Eibarren
11 Aza
10:35

Asteburu honetan Eibarren izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots, “Tipi-tapa, Korrika!” ikuskizun berria aurkezten. Lau saio eskainiko dituzte Hezkuntza Esparruan (Unibertsitate Laboralean): zapatuan 16:30ean eta 19:00etan; eta domekan 16:00etan eta 18:30ean. Nahi duenak oraindik ere sarrerak erosteko aukera badauka, txarteldegian bertan (8 euro). Pailazo ezagunek Eibarren erakutsiko dute estreinekoz Korrikaren inguruan sortu duten lana, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.

« »