Txistulariek ganbera kontzertua emango dute domekan, Santa Zezilia egunean

Txistulariek ganbera kontzertua emango dute domekan, Santa Zezilia egunean
2015/11/21 00:00
eta kitto!
Usartza Txistularien agendan toki berezia betetzen duen ganbera kontzertua Santa Zezilia egunean, domekan egingo da, 12:30etatik aurrera Coliseo antzokian. Elena Perezek zuzenduta, Usartza Txistulari Taldearekin (Elena Perez eta Enrique Montero 1. txistuak; Ainhoa Urkizu eta Iratxe Gimenez 2. txistuak; Asier Castelos eta Javi Zorrakin silboteak; Iñaki Orbegozo perkusioa; eta German Ereña atabala) batera Harituz hari-laukoteak, Molto Vivace metal boskoteak eta Isabel Laspiur pianojololeak ere jardungo dute. Programa osatzen duten piezak hauek dira: "Hiru Kanta" (Mold. J.I. Ansorena), "Fandango Zarra" (Luis Aranburu), "Haur Jolasa" (J.I. Ansorena, Joserra Senperena), "Bitartean heldu eskutik" (J.I. Ansorena, Joserra Senperena), "Auzo Dantza" (J.I. Ansorena, Joserra Senperena), "Ezpata- dantza de Amaia" (Jesus Guridi), "Monjardin (pasodoblea)" (Aita Olazaran de Estella), "Ate aurrekoa" (J.I. Ansorena, Joserra Senperena), "Ohorezko Kontrapasa" (J.I. Ansorena, Joserra Senperena), "Habanera" (Ruper Lekue) eta "Konfidentziak" (Xabier Zabala). Bestalde, kontzertuaren aurretik, txistulariek 11:00etan Santa Zeziliaren omenezko kalejira egiteko asmoa daukate.