"Zapatuko ipuina" saioak umeentzako hiru istorio eskainiko ditu bihar umeen liburutegian

"Zapatuko ipuina" saioak umeentzako hiru istorio eskainiko ditu bihar umeen liburutegian
2018/01/26 16:44
eta kitto!
Oihana Etxegibel Alberdik hiru ipuin kontatuko ditu bihar, Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan antolatutako saioan. “Bi animalia larri, tontolapiko bat eta poesia…” izenburuari jarraituta, haize burrunbilo batek mando zuri baten itxurakoa bilakatzen duen zebra baten istorioa, urrez betetako zakua aurkitzen duen oilasko erdi lumatuarena eta haurrek barre egiten zioten Tontolapiko izeneko mutikoarena kontatuko ditu. 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da, 18:00etan hasiko da, umeen liburutegian, eta sarrera librea izango da.