Zuricheko Folklore Jaialdian dantzatuko du Kezka dantza taldeak uztailaren 1etik 3ra

Zuricheko Folklore Jaialdian dantzatuko du Kezka dantza taldeak uztailaren 1etik 3ra
2016/06/29 eta kitto!
Suitzara, Zurichera abiatuko da Kezka dantza taldea bihar, osteguna, ekainak 30, eta uztailaren 1etik 3ra bertan ospatuko den Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko dute dantzari eta musikari eibartarrek. 35 lagunez osatutako espedizioak lau emanaldi eskainiko ditu ostiraletik igandera Zurichen, Lindenhof parkean ospatuko den folklore jaialdian.

Jaialdi handia da Zurichekoa. Hiru urtetik behin ospatzen da, eta antolatzen denean ekitaldi erraldoia izaten da. Eibarko taldearekin batera mundu osoko beste 27 taldek parte hartuko dute bertan. Zerrenda luzea da beraz: Kuba, Grezia, Eslovakia, Kroazia, Mexiko, Serbia, Polonia, Bulgaria, Egipto, Italia, Errusia, Thailandia eta Suizako taldeek parte hartuko Internationales Volkstanztreffen Zürich jaialdian.

Informazio gehiago: https://dantzan.eus/kidea/kezka/kezka-zurichen