"La fuente de las mujeres" zine-foruma barixakuan, Pagatxak antolatuta

"La fuente de las mujeres" zine-foruma barixakuan, Pagatxak antolatuta
2016/11/02 eta kitto!
PAGATXA Eibarko Emakumeen Elkarteak hainbat jarduera  antolatu ditu hilabete honetarako. Jardueretako bat zine-foruma da: barixakuan, azaroak 4,  "La fuente de las mujeres" pelikula eskainiko dute Portaleko areto nagusian. 19:00etan. 2012ko film horretan Afrikako iparraldeko herri bateko emakumeek sexu-greba bat egiten dute ura euren herriraino heltzeko helburuarekin.

Dinamizatzailea Izaskun Rodriguez Elkoro izango da. Ekintza doakoa eta irekia izango da. Anima zaitezte parte hartzera! Informazio gehiagorako, deitu 943 70 08 28 edo idatzi lasai, andretxea@gmail.com

 

cine-forum-la-fuente-mujeres