Lagun Taldeak zapatuan eskainiko du bere ikuskizun arrakastatsuaren bigarren emanaldia

Lagun Taldeak zapatuan eskainiko du bere ikuskizun arrakastatsuaren bigarren emanaldia
2018/01/23 10:53
eta kitto!
Aurreko asteburuan aurkeztu zuen Lagun Taldeak “¡Diga 33!”dantza eta musika jaialdia Hezkuntza Esparruan eta, betiko moduan, ikustera joan zirenak pozarren irten ziren, ederto pasatu zuten eta. IKUSKIZUNAREN ARGAZKIAK IKUSTEKO MEDIATEKAN SARTU. Dantza eta musika batzen dituen ikuskizunak izaten duen arrakasta dela eta, azken urteotan emanaldi bi egiten dituzte eta oraingoan ere bigarrenez eskainiko dute jaialdia, datorren zapatuanan, 17:30ean Hezkuntza Esparruan (sarrera guztiak salduta daude).