Lambretta motorren kontzentrazioa

Lambretta motorren kontzentrazioa
2016/07/08 eta kitto!
Lambretta Eibar XIII. Kontzentrazioa antolatu dute biharko Eibar Lambretta Klubekoek. Goizeko 09:00etatik 11:30era partehartzaileen aurkezpena eta Lambretta motorren erakusketa egingo dituzte Untzagan. Ondoren, 11:45ak aldera kalejira egingo dute herrian zehar eta, jarraian, 12:30ean San Kristobal auzora igoko dira. Antolatutako egitarauak gauera arte iraungo du: Mutrikun, Galdonako kanping-ean bazkaldu eta oroigarriak banatu eta gero, Eibarrera bueltatuko dira Eibarko Armagintzaren Museora bisita egiteko. Eta, eguna agurtzeko, nahi duenak San Kristobalgo jaiekin bat egin eta kontzertuaz gozatzeko aukera izango du. Domeka goi zean, 10:30ean agurtuko dira Lambretta Eibar XIII. kontzentrazioko partaideak Untzaga plazatik abiatuta.