Larrain dantza ikastaroa hasiko da datorren astean Arrate Kultur Elkartean

Larrain dantza ikastaroa hasiko da datorren astean Arrate Kultur Elkartean
2017/04/20 eta kitto!
Urteroko martxan maiatza amaieran Euskal Jaia ospatuko dugu eta, horren harira, aurten ere larrain dantza ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartekoek, ikasi nahi dutenentzat. Saioak datorren astelehenean hasiko dira eta ikastarorako izena eman nahi duenak 943202299 telefono zenbakira deituta edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzita izango du horretarako aukera.

larraindantza 1