Lauak aldera sartuko dira Eibarren txirrindulariak bigarrenez
2016/04/08
14:54
eta kitto!
Aurreikusitako ordutegian, 14:30ak aldera Azitainetik sartu dira txirrindulariak Eibarren, Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa jokoan den honetan. Arraten helmugaratu baino lehen, oraindik beste birritan sartuko da lasterketa gurean: 16:05ak inguruan, Azitainen saihesbidea hartuko du eta, Matsarian irten eta gero, txirrindulariek Usartzako gaina igoko dute; eta 16:45ak inguruan Azitainetik sartuko dira, herria zeharkatu ondoren Arratera igotzeko. Aurretik, baina, 5'4 kilometro eta %8'24ko malda dauzkan Usartzako gaina igo beharko dute.