Libre, epaiaren zain geratu dira Naroa Ariznabarreta eta A-8a mozteagatik auzipetutako beste gazteak
2016/03/18
14:58
eta kitto!
Gaur epaitu dituzte azkenik Naroa Ariznabarreta, Asier Alberdi, Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Saioa Zerain. Auzitegi Gorenak 2007an Segi "terrorista" izendatu zuela salatzeko, A-8 autobidea moztu zuten gazteek eta fiskaltzak hasieran bi urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu nahi izan zituen. Gaurkoan, ordea, 21 hilabetetara jeitsi diete zigor eskaera. Epaiaren zain gelditu dira bostak eta epaileak, Ariznabarreta, Azkona eta Ladron aske laga ditu, epaiketara ez aurkeztu eta jardun desobedientea gauzatzeagatik atxilotzeko agindua eman eta espetxeratu ondoren. Naroa Ariznabarreta martxoaren 3an atxilotu zuten eta Martuteneko kartzelara eraman zuten. Aritz Azkona eta Ainara Ladron, berriz, handik bi egunera atxilotu eta kartzeleratu zituzten. Gaurko epaiketarako astebete falta zen arren, hiru gazteak sakabanatuta eduki dituzte, Azkona Valladoliden eta Naroa Ariznabarreta eta Ainara Ladron, berriz, Logroñon.