Liburutegiak egun osoan, 09:00etatik 20:30era zabalduko ditu ateak gaurtik aurrera

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Liburutegiak egun osoan, 09:00etatik 20:30era zabalduko ditu ateak gaurtik aurrera
2018, Mai 14

Ikasturtearen amaiera gero eta gertuago dago eta, horrekin batera, ikasleei azterketetarako prestatzen joateko sasoia ailegatu zaie. Hori dela eta, Juan San Martin liburutegiak ordutegi berezia izango du astelehenetik aurrera: goizeko 09:00etatik 20:30era zabalduko dituzte liburutegiko ateak, astelehenetik barixakura, horrela han ikasi nahi dutenek denbora gehiago izateko. Ordutegi berezia ekainaren 29ra arte egongo da indarrean (ekainak 25ean, baina, ez dute zabalduko). Bestalde, ekainaren 16tik urrira bitartean liburutegia asteburuetan itxita egongo dela adierazi dute arduradunek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »